Etekin Ekonomia Topaketen saio berri bat egingo da datorren ekainaren 17an, Gasteizko Europa Jauregian. Etekin topaketek helburu dute ekonomia gaiak euskaraz eztabaidatzea, eta oraingoan etxebizitza izango dute hizpide Julen Bollain Urbieta ekonomialari eta Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta Ana Telleria Echeverria, Eusko Jaurlaritzako Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agendako zuzendariak.
Nerea Reparaz kazetariak gidatuta, Etxebizitzaren krisia eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina lelopean egingo da solasaldia. Bollainek eta Telleriak prezioen bilakaera eta etxebizitza-eskasia, egungo legeen eta erregulazioen eragina, eta etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko balizko neurri eta pizgarriei buruz hitz egingo dute, besteak beste.
Saioa 9:00etatik 10:30era egingo da.