
Etxebizitzen salerosketak gora egiten jarraitu du Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuak partekaturiko datuen arabera. EAEren kasuan, 2024ko ekainean banio %29,2 etxebizitza gehiago salerosi ziren, denera 2.314 izanik. Horietatik gehienak, 2.035, merkatu librean izan ziren, 279 etxebizitza babestu salerosi zirelarik. Bestela esanda, iazko ekainean saldutako etxebizitza kopurua abiapuntu hartuta hazkundea %27,74koa izan da merkatu libreko higiezinen kasuan, eta %40,9koa babestutakoetan. Halaber, eragiketa gehienak erabilitako etxebizitzei loturikoak izan ziren (1.929 denera), baina 385 etxebizitza berri ere salerosi ziren.
Nafarroan, berriz, 555 etxebizitza salerosi ziren denera, 2024ko ekainean baino %1,46 gehiago. Kasu horretan ere gehienak merkatu librean salerositako bigarren eskuko etxebizitzak dira. Zehazki, merkatu librekoak ziren 514 (iaz baino %3,63 gehiago), eta horietatik 432 (2024an baino %10,77 gehiago) ziren bigarren eskukoak. Aitzitik, behera egin du babestutako etxebizitzen salerosketa, eta etxebizitza berrienak: lehenengo kasuan %19,61koa da beherakada, 41 babestutako etxebizitza salerosi baitira aurten; bigarren kasuan, %21,02 jaitsieraz ari gara, 123 higiezin berritan kokatzeraino.