Azaroak 11. Horixe Maizterren sindikatuak proposatuko duen data etxebizitzaren aldeko greba orokorra egiteko, gaur arratsaldeko 19:00etan gainerako sindikatuekin egingo den batzarrera eramango duena.
Data hori izango den edo ez baieztatzeke izaki ere, Maizterren sindikatuak adierazi du Madrilgo Soleko kanpaldian parte hartzen ari diren eragileekin adostu duela eguna. Espainiako Gobernu berria hautatzeko hauteskundeak baino 18 egun lehenago izango litzateke, beraz, kanpainaren atarian.
UGTk dagoeneko baieztatu du data egokitzat jo duela, eta hala adostu duela CCOOrekin ere. Bi sindikatu horiek 2012ko azarotik zeramaten greba orokor bat deitu gabe. Orduan 2008ko krisiaren ondorioei erantzuteko egin zuten deialdia.
Geurean gehiengo sindikala duten ELA eta LABek, zein ESKk, egokitzat jo dute greba orokorra egitea, baina oraindik ez dute zehaztu Espainiakoarekin bat egingo duten ala propio bat antolatu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta