• EKONOMIA
  • Etxebizitzari buruz eztabaidatzeko zikloa izango du aurten Donostiako Zinemaldiak

Etxebizitzari buruz eztabaidatzeko zikloa izango du aurten Donostiako Zinemaldiak

Etxebizitza oinarri duten lau film eskainiko dituzte eta Gaztelagun programaren informazio-gune bat jarriko dute jaialdian zehar

Parasite film ospetsua ikusi ahal izango da zikloan | Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Parasite film ospetsua ikusi ahal izango da zikloan | Argazkia: Donostiako Zinemaldia
2026ko abuztuaren 25a - 11:49
Eg. 2026ko abuztuaren 25a - 13:34

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Donostiako Zinemaldiak etxebizitza eta zinema uztartuko dituen topaketa antolatu dute. Zinemaldia eta etxebizitza izeneko zikloan gaiari buruzko lau film eskainiko dituzte, eta Gaztelagun programaren informazio-gune bat jarriko dute Donostiako Okendo plazan.

 

Egitasmoaren helburua da gazteak etxebizitzaren gaineko eztabaidara gerturatzea. Gauzak horrela, Zinemaldiak adierazi du etxebizitzari kulturaren ikuspegitik begiratzeko gonbidapena izango dela, batetik, eta eskuragarri dauden laguntzak ezagutzeko eta eskaera zuzenean izapidetzeko gunea, bestetik.

“Etxebizitzak gazteen bizitzako erabaki gehiegi baldintzatzen ditu gaur egun: noiz emantzipatu, non bizi, norekin partekatu bizitza-proiektu bat edo etorkizunerako zer itxaropen eraiki ditzaketen. Horregatik, Gaztelagun gazteak dauden guneetara hurbildu nahi dugu, baita elkarrizketa, kultura, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzen diren espazioetara ere, haien bizitzetan eragin handienetakoa duen gai publikoetako bati buruz hitz egiteko”, nabarmendu du Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak.

 

Egitasmoa Donostiako Zinemaldia egiten den egunetan eskainiko da, eta sailburua berak filmen aurretiko solasaldietan izango da. Itxasok azaldu du zikloaren helburua dela “informazio publikoa ohiko administrazio-kanaletatik ateratzea eta euskal gazteriaren topagune, parte-hartze gune eta sozializazio espazioetara hurbiltzea”.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain