PSOE eta Sumar alderdiek akordioa lortu dute etxebizitza dekretua aurrera eramateko. Ministroen Kontseiluen bileran Sumarrek dekretuan gelen alokairuaren erregulazioa eta kontratuen luzapen automatikoa egotea eskatzen zuten. Eskaera horiek Maizterren Sindikatuaren erreklamazioen artean daude eta akordioa aurrera ateratzeko marra gorriak izan dira Sumarrentzak.
Akordio honen bitartez etxebizitzaren inguruko neurriak jasoko dituen bi dekretu atera dira. Etxegabetzeen aurrean babesa 2030. urtera arte luzatzeko neurriak akordatu dira. Denboraldiko eta gelen alokairua erregulatzeko neurriak ezarriko dira eta putre funtsei etxebizitzen erosketa 2028. urtera arteko debekua ezarri nahi da. Bestalde, 2028ko abenduaren 31a baino lehenago amaitzen diren kontratuak bi urteko luzapena izango dute eta alokairuen berritze automatikoa ezartzeko akordioa lortu da. Bi dekretu hauen onespena Kongresuan lortzeko, Gobernuak Kongresuari eskatu dio ostiral honetan bertan ezohiko osoko bilkura egiteko.
Akordio hau negoziatzen egon den bitartean, Maricarmen bere etxera itzultzeko akordioa lortu dute Urbagestion enpresak eta emakume honen ordezkariek. Kontratu berria Hiri Errentamenduen Legearen araberakoa izango da. Zortzi urteko kontratua izango da eta Mari Carmenen diru sarreren %30a baino gehiago ezin izango diote kobratu. Akordioa Mari Carmenen oniritziaren zain dago.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta