Etxebizitzen eraikuntza %19 hazi da EAEn

Babes ofizialeko prezioak igotzeak suspertu du eraikuntza

Argazkia: Europa Press Argazkia: Europa Press

Etxebizitza berrien eraikuntza %19 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %13ko igoera izan du Bizkaian. 2022an, 5.649 etxebizitza eraiki ziren EAEn, eta 2.540 Bizkaian. Eraikitako etxeen 3.391 libreak izan ziren eta 2.258 babes ofizialekoak. Azken horien ekoizpenak indarra berreskuratu du, 2022ko bigarren seihilekotik Aurrera gehieneko salmenta prezioak eguneratuta, hamarkada bat baino gehiagoan izoztuta egon ondoren. Hala jakinarazi du Ascobi Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteak (Ascobi-Bieba) egin duen txostenak.

Halaber, susperraldia oraindik ez da iritsi pandemia aurreko eraikitze kopuruetara, 2019an baino %12 txikiagoa baita ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %32 txikiagoa Bizkaian.

Eraikuntzaren sektoreko enplegua %10 hazi da 2021aren aldean, 5.400 pertsona gehiago ari baitira lanean, eta guztira 58.900 langile daude EAE osoan.

Iaz lizitatutako obra publikoaren zenbatekoa, berriz, %15 hazi da EAEn urtebetean, eta %37 Bizkaian. “Hala ere, ekoizpen-kostuen igoera handiak lizitazio hutsen kopurua handitzea eragiten du, eta egindako obretako marjinak hondatzen ditu", azpimarratu dute Ascobitik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK