• EKONOMIA
  • Etxebizitzen, hirien eta pertsonen etorkizuna aztertuko da Berrilan Basque Tech Summitean

Etxebizitzen, hirien eta pertsonen etorkizuna aztertuko da Berrilan Basque Tech Summitean

Azaroaren 19, 20 eta 21ean egingo da Berrilan Basque Tech Summit. Bertan, administrazio publikoetako eta enpresa pribatuetako ordezkariek eta adituek BIM metodologiak, adimen artifizialak, industrializazioak eta teknologia berriek eraikuntza eraldatzen eta egungo gizarteko etxebizitzen eta hirien erronkei erantzuten nola lagun dezaketen aztertuko dute

Berrilan Basque Tech Summit bihar hasiko da | Argazkia: Berrilan Basque Tech Summit
Berrilan Basque Tech Summit bihar hasiko da | Argazkia: Berrilan Basque Tech Summit
2026ko azaroaren 18a - 16:28

Eraikuntzan, arkitekturan eta ingeniaritzan aurrera eramaten diren berrikuntzak ezagutzeko topaketa da Berrilan Basque Tech Summit. Azaroaren 19, 20 eta 21ean egingo da Donostiako Anoeta estadioan, "Berritu eta industrializatu. Etxebizitzen, hirien eta pertsonen etorkizuna" lelopean. Bertan sektoreko berrikuntzaren, eraldaketa digitalaren eta industrializazioaren aldeko apustua sendotuko du topaketak.

 

Kongresuak 400 profesional baino gehiago bilduko ditu, sektoreko enpresa eta erakunde publikoetako ordezkariekin bat. Berrilan kontsultorak antolatu du topaketa eta eraikuntzaren eta eraldaketa digitalaren ekosistemarekin lotutako erakunde eta antolakundeen babesa du. Horien artean, ADEGI-ASCONGI, buildingSMART Spain eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila daude.

Bihar hasiko den topaketa honetan, hainbat gai jorratuko dira: etxebizitza publikoaren eraikuntza industrializatua, eraikitako parkearen birgaitzea eta leheneratzea, eraikuntza-prozesuen automatizazioa eta produktibitatea hobetzeko, eraginkortasunik ezak murrizteko eta eraikinen kudeaketa jasangarriagoa errazteko teknologia berrien aplikazioa. Berritasunen artean, kongresuan BIM (Building Information Modeling) metodologiari arreta berezia eskainiko zaio. Lan egiteko modu honi esker, proiektuen informazioa modu kolaboratiboan integratu eta kudea daitekeelako. Horretarako, adimen artifiziala edo biki digitalaren teknologia erabiltzen da.

 

Hasierako ekitaldi instituzionalean Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, Txema Muñoz ASCONGIko presidenteak eta María Benítez Balseiro buildingSMART Spaineko presidenteak parte hartuko dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain