• EKONOMIA
  • Etxebizitzen prezioak gora egiten jarraitzen du Hego Euskal Herrian

Etxebizitzen prezioak gora egiten jarraitzen du Hego Euskal Herrian

Iaztik %5,6 handitu dira prezioak Nafarroan, eta %3 Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko irailaren 7a
Eg. 2023eko irailaren 7a

INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur eman ditu argitara etxebizitzen prezioaren inguruko hainbat datu, eta goranzko joerarekin jarraitzen duela ageriko geratu da. Etxebizitzak gehiago garestitzen ari dira Hego Euskal Herrian, %1,1 igo baita etxebizitzaren prezioa azken hiruhilekoan Nafarroan, eta %1,5 berriz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

 

Urte arteko alderaketa eginez gero, prezioen igoera nabarmenagoa da. Izan ere, iazko bigarren hiruhilekoan baino %5,6 garestiago daude etxebizitzak Nafarroan, eta %3 beste hiru lurraldeetan.

Etxebizitza motari dagokionez, etxebizitza berriak %2,2 garestituta dira azken hiru hilabeteetan Nafarroan, bigarren eskukoak berriz, %0,6. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxebizitza berrien prezioak %0,9 egin du gora eta bigarren eskukoak %1,6.

 

Estatu mailan, urte arteko hazkundea %3,6koa izan da, eta azken hiruhilekoan %2,1 garestitu dira etxebizitzak.