Abuztuan etxebizitzen salerosketa aldatu egin da EAEn eta Nafarroan. INEk emandako datuen arabera, %4,8 hazi da EAEn eta Nafarroan %5,3 jaitsi da. Azken hiru hilabeteetan etxebizitzen salerosketa kopuruak datu negatiboak eman ditu EAEn eta joera hau abuztuan aldatu egin da. Guztira 6.476 finka eskualdatu dira eta gehienak hiriko finkak izan dira, %91. Horien erdiak baino gehiago etxebizitzak izan dira eta %45 bulego, garaje eta trastelekuak.
EAEn saldutako etxebizitza gehienak libreak ziren, guztira 1.621 eta babestutakoak 296. Abuztuan 1.417 bigarren eskuko etxebizitzak saldu dira eta 500 etxebizitza berri. Nafarroan aldiz, joera kontrakoa izan da. Aurreko bi hilabeteetan gora egin zuen salerositako finken kopurua eta abuztuan %5,3 murriztu da.
Sinatutako hipoteken datuak argitaratu ditu INEk ere. Nahiz eta salerosketak igo diren, hipotekak EAEn behera egin dute, zehazki %2,3. Abuztuan 1641 operazio gauzatu dira. Nafarroan aldiz %23,3 gora egin du eta 500 operazio gauzatu dira.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta