Etxebizitzen salerosketak %25 egin du behera EAEn; Nafarroan, aldiz, %37 gora

Hego Euskal Herrian salerositako etxebizitza guztietatik 271 etxebizitza babestuak izan dira, %12,28 hain zuzen ere

Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia: iStock Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia: iStock

Aurtengo martxoan, etxebizitza gutxi salerosi dira Euskal Autonomia Erkidegoan 2023rekin alderatuz gero. INEk argitara eman dituen datuen arabera, martxoan iazkoan baino %25,9 etxebizitza gutxiago salerosi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, guztiz kontrakoa pasa da, izan ere, iaz baino %37,6 etxebizitza gehiago salerosi dira epe berean. 

Hala, denera Hego Euskal Herrian, 2.206 etxebizitza salerosketa egin dira. Horietatik 1.750 bigarren eskuko etxebizitzen salerosketak izan dira eta 456, aldiz, etxebizitza berriak. Halaber, salerositako etxebizitza guztietatik 271 etxebizitza babestuak izan dira, %12,28 hain zuzen.

Hego Euskal Herrian denera 4.205 etxebizitza aldaketa izan dira. Aipatutako salerosketaz gain, 1.325 herentzia, 118 donazio, hamabi trukaketa eta 1.069 bestelako eragiketa batzuk izan dira.

Estatu mailan, martxoan etxebizitzen salerosketaren beherakada %19,3koa izan da, iazko epe berarekin alderatuz gero. Soilik Nafarroak eta Kantabriak izan dituzte salerosketa-gorakadak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK