• EKONOMIA
  • Etxebizitzen salerosketak behera egin du Hego Euskal Herrian

Etxebizitzen salerosketak behera egin du Hego Euskal Herrian

Nafarroan izan da beherakada esanguratsuena, uztailean %17,2 apaldu baita salerosketa kopurua, iazko epe berarekin alderatuz gero

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2023eko irailaren 20a
Eg. 2023eko irailaren 20a

Aurten, etxebizitza gutxi salerosi dira Hego Euskal Herrian 2022rekin alderatuz gero. INEk argitara eman dituen datuen arabera, pasa den uztailean iazkoan baino %2,5 etxebizitza gutxiago salerosi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, beherakada are nabarmenagoa izan da, %17,2 egin baitu behera urte arteko tasak.

 

Hala, denera Hego Euskal Herrian, 2.267 etxebizitza salerosketa egin dira aurtengo uztailean. Horietatik 1.849 bigarren eskuko etxebizitzen salerosketak izan ziren eta 418, aldiz, etxebizitza berriak. Halaber, salerositako etxebizitza guztietatik 201 etxebizitza babestuak, izan dira, % 8,9 hain zuzen.

Hego Euskal Herrian, denera, 3.976 etxebizitza aldaketa izan dira. Aipatutako salerosketaz gain, 1.064 herentzia, 66 donazio, zazpi trukaketa eta 572 bestelako eragiketa batzuk.

 

Estatu mailan, uztailean etxebizitzen salerosketaren beherakada handiagoa izan da (%10,5), iazko epe berarekin alderatuz gero. Guztira, 48.303 salerosketa egin dira, 2020 uztailetik izandako kopururik txikiena.