Euriborra %3,53ra igo da eta hipoteka aldakorrak 300 euro garestitu ditu

Azken 15 urtetako mailarik gorenean dago Euriborra

Europako Banku Zentraleko egoitza | Argazkia: iStock Europako Banku Zentraleko egoitza | Argazkia: iStock

Berri txarrak beste behin ere hipotekadunentzat. Urtebeteko euriborrak 2008ko azarotik izan duen baliorik handienean itxiko du otsaila, hileko batez bestekoa %3,53ra iritsita. Espainiako hipoteka aldakor gehienen erreferentziazko indizeak igoera bizkortu du 2023arekin batera: urtarrilean %3,337ra iritsi zen, eta otsailean are gehiago hazi da. Hamalau hilabete daramatza etengabeko igoeran.

Datuak horrela, maileguak hil honetako euriborrarekin tasa aldakorrean eguneratzen dituztenek, beren kuotak hilean 300 euro inguru garestituko direla ikusiko dute. Urtean 3.500 euro gehiago ordaindu beharra suposatuko luke azken aldaketak.

Zehazki, 25 urterako 150.000 euroko batez besteko mailegu baterako, eta euriborra gehi % 1 urtero berrikusita, hilekoak 293 euro inguru igoko dira, 3.520 euro gehiago urtean. Interesa sei hilean behin eguneratzen bada, garestitze hori 182 eurokoa izango da hilean (1.093 euro gehiago seihilekoan).

Gogoratu behar da euriborra Europako Banku Zentralaren (EBZ) interesa baino ehuneko 0,5 eta puntu bat handiagoa izaten dela, interes hori aplikatzen baitie Banku Zentralak dirua maileguan eskatzen dioten erakundeei. Beraz, EBZren tasa martxoan %3,5era igotzen bada, aurreikuspenen arabera, litekeena da euriborra %4tik gertu edo hortik gora egotea datorren hilaren amaieran.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK