
Europako Batzordeak beheratu egin du Eurogunerako aurreikusitako ekonomia hazkundea: uste baino %0,3 txikiagoa izango da; hau da, 2025ean %0,9 altuagoa izango da, iaz %1,3ko hazkundea aurreikusi bazuten ere. Europa osoaren 2025erako aurreikusitako hazkundea ere baxuagoa izango da, %1,5ekoa izango zela esan zutelako, baina, oraingoan, %1,1ekoa izango dela aurreikusi dutelako. Arrazoi nagusia Donald Trumpek ezarritako muga-zergak izango lirateke, nazioarteko merkataritzan eragin handia izan baitute.
Hala ere, Espainiaren kasuan esaterako, udazkenean aditzera emandako datuak gainditu egin dira oraingoan: ustezko BPGren %2,3ko hazkundea %2,6ra igo du Europako Batzordeak, eta, kontrara, 2026an %2,0ra beheratuko da. Frantziaren kasuan, ekonomia %0,6 handituko da, pasa den aldian %0,8 haztea aurreikusi bazuten ere. 2026 urterako Frantzian berriro ere BPGren gorakada espero dute, %1,3ra iritsita.