
Euroguneko BPGa %0,1 uzkurtu da urteko hirugarren hiruhilekoan, Eurostatek gaur argitaratutako datuen arabera. Bigarren hiruhilekoan %0,1 hazi ostean dator uzkurdura, eta Europako ekonomiaren moteltzea berretsi du, atzeraldi teknikora hurbilduz.
Europako Batasuna osatzen dute herrialdeen BPGa aurreko hiruhilekoaren maila berean mantendu da. 2023ko apirila eta ekaina artean, ordea, %0,1 hazi zen.
Besteak beste, Danimarka, Estonia, Irlanda, Luxenburgo, Herbehereak, Austria eta Suedia atzeraldi teknikoan aurkitzen dira egun, eta EBko 27 herrialdeetatik 13k izan dute hazkunde tasa negatiboa. Alemaniako BPGa %0,1 murriztu da, Frantzia %0,6ko hazkundetik %0,1era igaro da, eta Italia ere %0,1 hazi da azken hiru hilabeteetan. Espainian, aldiz, BPGaren hazkundea %0,3koa izan da.
Enpleguari dagokionez, eurogunean %0,2 hazi da azken hiruhilekoan, eta baita EBko 27 herrialdeetan ere. Urteko bigarren hiruhilekoan %0,1ko hazkundea izan zuten, eta hamargarren hiruhilekoz segidan egin du gora.