• EKONOMIA
  • Euroguneko inflazioa %2,4ean kokatu da

Euroguneko inflazioa %2,4ean kokatu da

Azpiko inflazioa %4,2tik %3,6ra jaitsi da azaroan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko abenduaren 1a
Eg. 2023eko abenduaren 1a

Uste baino gehiago egin du behera Euroguneko inflazioak, eta %2,4ean kokatu da azaroan. Eurostatek atzo eman zuen datua, 2021eko uztailetik zenbatekorik txikiena dena. Ekonomia aditu gehienek apaltzea espero zuten, baina %2,7an kokatzen zuten azaroko inflazioa. Beherakada, batik bat, energia prezioa jaisteak ekarri du, iazko epe berekoa baino %11,5 txikiagoa baita inflazio tasa.

 

Erregaiak ere merkeago daude, ekonomiaren moteltze orokorrak kontsumoa apaldu duelako. Era berean, elikagaien prezioak ere apaltzen ari dela dirudi, izan ere, azaroan %6,9an kokatu dira, eta urte hasieran %15tik gora zeuden. Halaber, azpiko inflazioak –energia eta elikagaiak kontuan hartzen ez dituena– %3,6an kokatu da azaroan.