Euroguneko inflazioa %2,4ra jaitsi da martxoan

Azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da otsailetik martxora eta %2,9an kokatu da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Moderazio bidean dihardu inflazioak eurogunean. Eurostaten lehen estimazioen arabera, otsailetik martxora bi hamarren apaldu da, eta %2,4an kokatu da urteko hirugarren hilabetean. Otsailean, %2,6an zegoen. Jaitsiera honek norbanakoen poltsikoa arintzea dakar eta azken hilabeteetako prezioen beheranzko bilakaera finkatu du.

Energiaren prezioa iaz baino %1,8 merkeago dago, eta elikagai ez-prozesatuak %0,6 merkatu dira; duela urtebete baino %0,4 merkeago daude. Hala, janari prozesatuak, tabakoa eta alkohola oraindik iaz baino %3,6 garestiago daude, baina igoera hori ere apaldu egin da.

Azpiko inflazioari dagokionez, bi hamarren egin du behera otsailetik martxora, eta %2,9an kokatu da eurogunean.

Europako herrialdeen artean, inflazio tasa handienak Kroaziak (%4,9), Austriak (%4,2), Estoniak (%4,2), eta Belgikak (%3,8) dituzte. Prezio igoera apalenak, aldiz, Lituanian (%0,3), Finlandian (%0,7) eta Letonian (%1) eman dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK