• EKONOMIA
  • Euroguneko inflazioa %2,8ra jaitsi da urtarrilean

Euroguneko inflazioa %2,8ra jaitsi da urtarrilean

Azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da abendutik urtarrilera eta %3,3an kokatu da

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024ko otsailaren 1a - 15:07
Eg. 2024ko otsailaren 1a - 15:10

Beheranzko bidean dihardu inflazioak eurogunean. Eurostatek gaur jakinarazi duenez, abendutik urtarrilera hamarren bat apaldu da inflazioa, eta %2,8an kokatu da urte hasieran.

 

Energiaren prezioa %6,7tik %6,3ra jaitsi da, elikagaiena ordez %7ra igo da, abenduan baino bi hamarren gehiago. EBZk ezarritako interes tasa altuak izaten ari dira eragina inflazioaren beherakadan hortaz. Dena den, zerbitzuen prezioak egonkor mantendu dira, %4an kokatuz, eta industria produktuetan %2an da.

Azpiko inflazioak ere hamarren bat egin du behera abendutik urtarrilera, eta %3,3an kokatu da.

 

Euroguneko herrialdeen artean, inflazio tasa handienak Estoniak (%5), Kroaziak (%4,8) eta Austria eta Eslovakiak (%4,3) dituzte. Prezio igoera apalenak, aldiz, Finlandian (%0,7), Italian (%0,9) eta Letonia eta Lituanian (%1) eman dira.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain