• EKONOMIA
  • Euroguneko inflazioa %2,9ra jaitsi da

Euroguneko inflazioa %2,9ra jaitsi da

Espero baino gehiago apaldu da tasa, adituek %3,1era jaitsiko zela aurreikusten baitzuten

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023ko urriaren 31 - 13:13
Eg. 2023ko urriaren 31 - 13:15

Adituek aurreikusitakoa baino gehiago apaldu da azken hilabetean inflazioa eurogunean. Eurostatek gaur argitaratutako datuen arabera, urte arteko tasa %4,3tik %2,9ra jaitsi da irailetik urrira, eta 2021eko irailetik izan duen maila apalenean kokatu da. Prezioaren beherakada hau, energia eta elikagaien prezioaren apaltzeak eragin du batik bat.

 

Europako Banku Zentralak ezarria duen %2ko helburutik gerturatu da beraz inflazioa. Ekonomialari gehienek %3,1eko inflazioa espero zuten urrian, eta aurreikuspen horiek hobetu dira. Gainera, azpiko inflazioak ere behera egin du, %4,2ko izan da urte arteko tasa urrian, eta irailean %4,5ekoa izan zen.

Alemanian %3an geratu da KPIa urrian, Frantzian %4,5ean, Italian %1,9an eta Espainian %3,5ean. Halaber, urrian prezio jaitsiera izan dituzte herrialdeak Belgika (-%1,7) eta Herbehereak (-%1) izan dira.