
Europako Batzordeak Europako Batasuneko (EB) herrialdeen ekonomia aurreikuspenak iragarri ditu gaur, eta 0,8% hazkunde orokorra aurreikusi du 2023an. Espainiaren jarduera ekonomikoa egin du gora, BPGa %2,2 haztea espero baita aurten, eta %1,9 2024ean. Europako Batasunaren batez bestetik gora dago nabarmen eta beste hainbat herrialde baina aurreikuspen hobeak ditu. Frantziakoa %1 haziko da, Italiakoa %0,9 eta Alemaniakoa, aldiz, %0,4 uzkurtuko da.
Alemania da, beraz, beheranzko joera duen herrialde garrantzitsuena. Aitzitik, 2024ean %1,1 haziko dela diote aurreikuspenek. Frantziaren BPGa ere %1,2 haziko da datorren urtean eta Italiarena %0,8.
Inflazioari dagokionez, Europako Batasunarena batez beste %6,5ekoa (%5,6koa eurogunean) izango da aurten, eta %3,2koa 2024ean (%2,9koa eurogunean). Espainia da aurten inflazio baxuena izango duen herrialdea %3,6rekin eta datorren urtean %2,9koa izango dela aurreikusi dute. Alemaniak, aldiz, EBkoa baino hamarreko bat gutxiagoko inflazioa izango du aurten (%6,4). Halaber, Frantziak eta Italiak %5,6 eta %5,9 espero dute. Aipagarria Poloniaren kasua da, izan ere, %11,4ko inflazioa aurreikusten du bertan Europako Batzordeak aurten.