• EKONOMIA
  • Europako Batzordeak hazkundea iragarri du 2025erako, baina Trump mehatxu bat dela dio

Europako Batzordeak hazkundea iragarri du 2025erako, baina Trump mehatxu bat dela dio

Aurreikuspenak berritu ditu Bruselako erakundeak, eta euroguneko BPGa %0,8 handitzea espero du aurten

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2024eko azaroaren 15a
Eg. 2024eko azaroaren 15a

Europako Batzordeak aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu, eta aurten euroguneko ekonomia %0,8 haziko dela uste du. 2025a eurogunearentzat ekonomikoki urte hobea izango dela ere iritzi dio, baina kezka adierazi du AEBtako hausteskundeen emaitzaren gainean. Bruselako erakundearen arabera, Trump “arrisku bat” da kontinentearen ekonomiarentzat.

 

Azken aldiz egindako aurreikuspen berak mantendu ditu eurogunearentzat, baina Europako Batasun osoko aurreikuspena hamarren bat apaldu du. Ukrainako gerra, Ekialde Hurbileko egoera, oraindik kontrolatzeke dagoen inflazioa dira batzordearentzat aurreikuspen hobeak ez egitearen arrazoi nagusiak.

Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioak aurkeztu ditu azken aurreikuspenak. Euroguneko Barne Produktu Gordina %1,3 haziko da datorren urtean, eta % 1,6 2026an. Europar Batasunean, aldiz, hazkundea %1,5ekoa izango da datorren urtean, eta % 1,8koa 2026an. Bere esanetan, Europa geldialdi egoeran izan ostean, ekonomia berriro ere hazten ari dela, baina nahiko modu apalean.

 

Herrialdeka, Espainiak izango du hazkunderik handiena (% 3), Frantziak (% 1,1) eta Italiak (% 0,7). Alemaniako ekonomiak, berriz, hamarren bat egingo du atzera.

Halaber, inflazioari buruzko aurreikuspenak hobetu ditu Europako Batzordeak. Aurtengo urtearen amaieran, %2,6koa izatea aurreikusten du Europar Batasunean, eta %2,4koa, eurogunean.