Europako inflazioa %1 haziko da aurten eta goranzko joerari eutsiko dio, EBren arabera

Europako Batzordeak Espainian espero du hazkunderik handiena, datorren urterako %2raino igotzea espero baitu

Europako Parlamentua | Argazkia: iStock Europako Parlamentua | Argazkia: iStock

Europako Batzordeak hobetu egin ditu aurreikuspen ekonomikoak. EB eta euroguneko ekonomia %1 haztea espero du, eta goranzko joerari eutsiko lioke hurrengo bi urteetan ere: %1,7 haztea espero baitu 2024ean, eta %1,6 2025ean.

Paolo Gentilon Europako Batasuneko Ekonomia komisarioak adierazitakoaren arabera, energia prezioen beherakadak eta lan merkatuaren egonkortasunak ekarri dute aurreikuspen ekonomiko hori hobetzea.

Europako Batzordeak Espainian espero du hazkunderik handiena, eta bost hamarren hobetu ditu ekonomia aurreikuspenak, %1,9raino igotzea espero baitu aurten, eta %2 datorren urtean.  Herbehereetan %1,8ko hazkundea aurreikusi du, Italian %1,2koa eta Frantzian %0,7koa. Inflazioa ere neguan aurreikusi baino txikiagoa izatea espero du, eta aurten %4an kokatuko bada ere, datorren urtean %2,7an kokatuko dela iragarri du.

Hala ere, batzordeko agintariek ohartarazi dute azpiko inflazioak oraindik ere altua izaten jarraituko duela, bai aurten (%6,1aren bueltan) eta baita 2024an ere (%3,2 inguruan).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK