• EKONOMIA
  • Europar Batasuneko ekonomia %0,6 hazi da bigarren hiruhilekoan

Europar Batasuneko ekonomia %0,6 hazi da bigarren hiruhilekoan

2022 urte hasieran izandako hazkundeari eutsi dio Europar Batasunak, eta eurogunean ere hobetu egin da egoera

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022ko abuztuaren 17a - 17:30

Europar Batasuneko eta euroguneko barne produktu gordina %0,6 hazi da 2022ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuta, Eurostat Europako estatistika erakundeak ezagutarazitako datuen arabera. Hala, jarduera ekonomikoak egonkor jarraitzen du urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

 

Iazko hiruhileko berarekin alderatuz gero, berriz, hazkunde ekonomikoa %4koa izan da Europar Batasunean, eta %3,9koa eurogunean. Dena den, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, datuak are hobeak dira, %5,5 hazi baita BPG ordutik Europar Batasunean, eta %5,4 eurogunean.

Enplegua ere hazi egin da 2022ko bigarren hiruhilekoan, erritmo motelagoan bada ere. Lana dutenen kopurua %0,3 igo da Europar Batasunean zein eurogunean, lehen hiruhilekoaren aldean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain