• EKONOMIA
  • Euskadiko Elikadura eta Egurraren Balio Katearen Behatokia sortu dute

Euskadiko Elikadura eta Egurraren Balio Katearen Behatokia sortu dute

Atari honen helburua izango da tendentziei eta merkatuei buruzko informazioa eskaintzea, sektoreko lehiakortasuna hobetzeko

Egitasmoa gaur aurkeztu du Arantxa Tapia sailburuordeak | Argazkia: Irekia
Egitasmoa gaur aurkeztu du Arantxa Tapia sailburuordeak | Argazkia: Irekia
2022ko maiatzaren 23a - 15:13
Eg. 2022ko maiatzaren 23a - 15:14

Abian da behatokia.eus ataria, Euskadiko Elikadura eta Egurraren Balio Katearen Behatokia. Gaur goizean aurkeztu dute Gasteizen Arantxa Tapia Ekonomia Sustapenerako sailburuak, Bittor Oroz Nekazaritzako sailburuak eta Alba Urresola Lehiakortasuneko Euskal Autoritateko presidenteak.

 

Webgune honen bitartez, merkatuei buruzko informazioa, berrikuntzak, tendentziak eta negozio aukerak ikusi ahalko dira, betiere elikadura eta egurraren sektoreei lotutakoak. Izan ere, egungo egoera eta etorkizuneko informazioa ezagutzea gakoa izan daiteke enpresetako sektoreen lehiakortasunerako. Tapiak nabarmendu duenez, "ezinbestekoa da" balio kateko parte guztien beharrak xehetasunez ezagutzea. Proiektua Ekonomia Sustapeneko sailetik sortu dute, Hazi fundazioaren bitartez, eta Basque Food Clusterrek, Aztik, Neikerrek, Leartikerrek, Basque Culinary Centerrek edo Elikak ere parte hartu dute.

Behatokia ez ezik, Euskadiko Elikagai Sistemako Enpresa Praktika Onen Kodea ere aurkeztu dute. Kode honen erreferente izan nahi du balio kate guztiko harremanak hobetzeko.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain