• EKONOMIA
  • Euskadin berrikuntzan egiten den gastuaren %42,3 industrian egiten da

Euskadin berrikuntzan egiten den gastuaren %42,3 industrian egiten da

2020ko gastuen %25,7 metalurgia sektorean izan zen

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2022eko uztailaren 13a - 16:03

Industriak 2020an berrikuntza-jardueretan egindako gastua, Euskal Autonomia Erkidegoko gastu osoaren %42,3 izan zen, Eustatek landutako datuen arabera. Balio Erantsi Gordinaren %25,7 metalurgiari zegokion; eta sektore horri garraio-materiala, energia elektrikoa, gasa, lurruna eta makineria gehituz gero, industriako balio erantsiaren %60,7 litzateke, 2010ean baino 3,8 puntu gehiago.

 

Era beren, kontuan hartu behar da euskal industriak %20,4ko ekarpena egin ziola 2020an Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu osoari, Espainiako batez bestekoaren (%11) eta Europar Batasuneko (%16) batez bestekoaren oso gainetik.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresen beste ezaugarri bereizgarri bat da esportatzeko joera handia dutela eta, ondorioz, kanpora begira daudela. Adierazle horrek industriako esportazioek industriako BPGaren gainean duten proportzioa erakusten du; 2020an %158ko balioa lortu zuen.

 

Bestalde, 21.124 milioi euroko balioa zuten esportazioak eta 15.868 milioi eurokoa zuten inportazioak egin ziren. Horrela, guztizko estaldura-tasa (esportazioek inportazioen balioarekiko duten balioa adierazten duena) %133,1ekoa izan zen. Adierazle horretan nabarmentzekoak dira garraio-materiala (%427), Makineria eta ekipoa (%198) eta Material eta ekipo elektrikoa ( %158) manufaktura-sektoreak.