Euskal gastronomia sektoreko 200 profesional bildu dira gaur Gasteizen

Basque Culinary Center eta Hazi Fundazioak antolatuta, Euskal Gastronomiaren Topaketaren hirugarren edizioa egin dute

Edorta Lamo sukaldariaren hitzaldia gaur | Argazkia: Basque Culinary Center Edorta Lamo sukaldariaren hitzaldia gaur | Argazkia: Basque Culinary Center

Euskal Gastromiaren Topaketa egin da gaur Gasteizen, Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien kanpusean, eta sektoreko 200 profesional baino gehiago bildu dira bertan. Mantala elkarteak antolatuta, komunitate gastronomikoa indartzea du helburu topaketak, eta hitzaldiak, mahai-inguruak eta dastaketak egin dira, besteak beste.

Basque Culinary Center (BCC) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Haziren bidez, bultzatu dute topaketa. Mahaia Kolektiboa, Bisubi Fundazioa, Jakitea, Euskal Gozogileak, Euskal Gastronomia Akademia, Gastronomia Kofradien Federazioa (Fecoga) eta Euro-Toques ditu laguntzaile, eta Insalus eta La Salve babesle bezala.

Taloa eta esnea dituen katilu batekin eman zaie ongietorria bertaratutakoei. Ondoren, Arrea! jatetxeko Edorta Lamo sukaldariak, Aitor Arregik (Elkano), Maider Martínezek (DOP Idiazabal), Anna Montserratek (Mendialdeko Ogia), Alatz Bilbaok (Bakea), Aitor Buendiak (Slow Food), Saúl Gil Berzalek (Bodegas Gil Berzal), Julen Bergantiñosek (Islares), Noemi Salazarrek (ingeniera agrónoma), María Sarasuak (Karmine), Patxi Zumárraga eta Patricia Haramboure (Haramboure) eta Unai Agirrek (Euskal Sagardoa) eman dituzte hitzaldiak.

Topaketaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Lehena 2022an egin zen, Donostian, BCCren egoitzan, eta bigarrena, iaz Urdaibain.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK