Eslovakiako ordezkaritza batek hainbat eguneko bisita hasi du gaur Euskal Herrian. Gizarte Ekonomiaren hemengo eredua ezagutzeko asmoz, Prešov Eskualde Autonomoko (Eslovakiako zonalde jendetsuena) ordezkariek lehen bilera egin dute goizean Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen, Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearekin eta Jokin Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako zuzendariarekin. Euskal lege esparruari, kooperatibismoa sustatzeko politikei eta laneratzeko enpresei laguntzeko neurriei buruzko xehetasunak aztertu dituzte.
Europako Batzordearen Taiex-Regio programaren esparruan antolatu dute misioa, eta hainbat helburu ditu: berrikuntza bultzatzea, eskualde horren administrazio gaitasunak indartzea eta tokiko erronkei nola heldu jakitea; hala nola, talde zaurgarriak eta baztertuak lan merkatuan integratzea, gizarte ekonomiako esku hartzeen bidez, enplegu inklusiboak eta produktiboak sortzeko.
Gasteizen egindako bileren ondoren, ordezkaritzak Euskal Herrian barrena jarraituko du, eta gizarte ekonomia esparruan diharduten hainbat erakundeak bisitatuko ditu; besteak beste, Gizarte Zerbitzu Integratuak (SSI), Asle, Gizatea, EHLABE, Lantegi Batuak, Koopera eta Mondragon Taldea.
Bisita datorren asteazkenera arte, urtarrilak 28ra arte, luzatuko da.