
INEk ostegun honetan kaleratu du iazko Familien Aurrekontuen Inkesta txostena. Eta azterlanaren arabera, EAEko herritar bakoitzak batez beste 15.570 euro gastatu ditu 2023an. Nafarren kasuan, aldiz, gastua 13.976 eurokoa izan da. Espainiar estatuko batez bestekoa baino %20 handiagoa da gastu hori.
Etxe bakoitzeko batez besteko gastua batez ere jatetxeen eta hoteletan hazi da Espainian, urte arteko %13,2ko tasarekin, jatetxeetako eta ostatu-zerbitzuetako gastuaren igoeragatik. Familiek 3.311 euro gastatu dituzte alor honetan, 2022an baino 386 euro gehiago.
Aisialdian eta kulturan, berriz, %9,1eko gehikuntza izan da, hazkunde handiena pakete turistikoetan suertatuz. Etxeko batez besteko gastua 1.651 eurokoa izan da, 2022an baino 138 euro gehiago.