• EKONOMIA
  • EAEko herritarren %62k erosahalmena galdu du azken urteotan, Deustobarometroaren arabera

EAEko herritarren %62k erosahalmena galdu du azken urteotan, Deustobarometroaren arabera

Bizitzaren kostua da herritarren kezka nagusia, eta gazteen etorkizuna modu ezkorrean ikusten dute herritarrek

Braulio Gomez, Maria Silvestre eta Iratxe Aristegi Deustobarometroaren arduradunak | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
Braulio Gomez, Maria Silvestre eta Iratxe Aristegi Deustobarometroaren arduradunak | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
2023eko abenduaren 15a
Eg. 2023eko abenduaren 15a

Bizitzaren kostua da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei gehien kezkatzen dien gaia. Hala ondorioztatu du Deustuko Unibertsitateak gaur aurkeztu duen Deustobarometroak. %47ren kezka nagusia da bizitzaren kostua, eta %41rena, aldiz, osasun arreta. Dena den, txostenaren arabera, %68k oro har ondo bizi direla aitortu dute.

 

Ondo bizita ere, ezkortasuna gailentzen ari da nabarmen euskal ekonomian. Gazteen etorkizuna modu ezkorrean ikusten dute %72k, eta %62k azken urteotan erosahalmena galdu duela aitortu du.

Osasuna (%76), hezkuntza (%53) eta adinekoen egoitzetako langileek (%76) egindako mobilizazioak inkestatutako pertsona gehienek babesten dituzte. Aitzitik, Ertzaintzaren mobilizazioak (%29) eta EITBko langileenak (%24) babes gutxiago dute.

 

Azkenik, Deustobarometroaren arabera, Palestina eta Israelen arteko gatazkak eragina izango du euskal ekonomian (%71) eta %57ren ustez eragin zuzena izango du beren poltsikoan.