Euskara telekomunikazioen eta teknologiaren esparruan indartzeko, herritarren burujabetza teknologikoa eta komunikatiboa sustatzeko eta komunikazio nahiz zerbitzu digitaletan euskararen erabilera soziala eta presentzia handitzeko asmoz, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Izarkom kooperatibak eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteak.
Bi erakundeek azaldu dutenez, euskarak biziberritze osoa behar du eta horretarako ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan presente egotea, baita azpiegitura teknologikoetan, komunikazioetan eta eguneroko zerbitzuetan ere.
Euskararen biziberritzeak eta herritarren burujabetzak bide bera partekatzen dutela uste dute Izarkomek eta Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak, eta hori dela eta, elkarlanean “urrats sendoagoak” eman ditzaketela iritzi diote. Besteak beste, komunikazio, dibulgazio eta sentsibilizazio ekimenak antolatuko dituzte.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta