Hezkuntza publikoko euskarri informatikoko langileen greba amaitu da, ELA sindikatuak akordioa lortu baitu Entelgy Ibai enpresarekin. Konpainia hori Bizkaiko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei euskarri informatikoa emateaz arduratzen da, eta sektore horretako langileak ziren, orain arte, lan-baldintza prekarioenak zituztenak: 17.094 euroko oinarrizko soldata eta 1.770 orduko lanaldia, sindikatuak emandako datuen arabera. "Eusko Jaurlaritzaren azpikontraten artean soldata-baldintza okerrenak zituen kolektiboetako bat zen", zehaztu du sindikatuak. Are gehiago, irailaren hasieran azaldu zutenaren arabera, hamabi urtez izan dute soldata izoztuta.
Orain, hiru aste greban egon eta gero lortu berri den hitzarmenari esker, bi plusen bidezko soldata-igoera adostu da, baita lehen egunetik aurrera bajak estaltzea ere. Hala, kasu batzuetan %24 handituko da langile batzuen gaur egungo soldata.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta