Eusko Jaurlaritzak %0,6ko defizit muga izango du 2023an

493 milioi euro gehiago erabili ahal izango ditu datorren urteko aurrekontuetan

Pedro Azpiazi Ekonomia eta Ogasun sailburua | Argazkia: Europa Press Pedro Azpiazi Ekonomia eta Ogasun sailburua | Argazkia: Europa Press

Eusko Jaurlaritzak %0,6ko defizit muga izango du datorren urtean, iazkoa baino hiru hamarren txikiagoa. Ondorioz, 493 milioi euro gehiago erabili ahal izango ditu hurrengo urteko aurrekontuetan. Horrekin batera, %13,5eko zorpetze publikorako gaitasuna ere izango du eta, ondorioz, 11.075 milioi euroraino iris liteke bere zorra. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila eta Espainiako Ogasun Ministerioa akordio horretara iritsi dira. Gainerako erkidegoek %0,3ko defizit muga izango dute, eta Nafarroako Gobernuak berea adostu behar du oraindik. Hala ere, iaz Eusko Jaurlaritzaren muga bera izan zuen.

Jaurlaritzak aurreko urteetako aurrekontuetatik oraindik gastatu ez dituen 1.800 milioi euro ditu. Kontuan izan behar da, gainera, foro ogasunen zerga bilketa %10 handitu dela aurten. Ondorioz, 2023rako bere historiako aurrekonturik handiena egitea aurreikusi du Exekutiboak, 13.600 milioi eurotik gorakoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK