Eusko Jaurlaritzak 40,3 milioi euroko dirulaguntza onartu berri du. Gaur, legegintzaldi berriko lehen gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan eman dute jakitera laguntzaren berri, eta denera 7.112 nekazarik jasoko dute.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza saila arduratuko da dirulaguntza emateaz. Zenbateko guztiaren erdia baino gehiago Arabara bideratuko da, 22,8 milioi euro 1.634 nekazarirentzat. 9,6 milioi euro Gipuzkoako 2.932 nekazarik jasoko dute, eta 7,8 milioi euro Bizkaiko 2.546k.
Europako Batasuneko funtsetatik datorren dirua da, Nekazaritzaren Europako Funtsaren bitartez, eta hiru foru aldundien bidez banatuko da. 2023an dirulaguntza hau eskatu zuten nekazariei aste honetan bertan egingo zaie ordainketa.