Eusko Jaurlaritza nekazari, abeltzain eta arrantzaleei laguntzeko 5,95 milioi euroko aparteko laguntza-pakete berria prestatzen ari da. 2026an izandako ezohiko egoerei aurre egitera bideratua dago; besteak beste, euri faltak, Ekialde Hurbileko krisiak eragindako kostuen egoerak eta kostera txarraren ondorioak konpentsatzeko.
5.523.525 euro aurreikusi dira nekazaritza eta abeltzaintza-ustiategientzat eta 430.650 euro 2026ko berdelaren kostera txarrak eragindako flota txikiagoari eta espezie horren mende dagoenari konpentsatzioa emateko.
Bi laguntza-ildo izango dira. Lehengoa Ormuz Ezohiko Laguntza da, bertatik, esne-behi aziendari zuzendua, erregaien eta ongarrien prezioen igoerak eragindako aparteko kostuentzat. Guztira 565.056 euro izango dira, FEAGA funtsaren eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura. Bigarren laguntza ildoa abeltzaintza eta nekazaritza-ustiategietara zuzendua dago eta Prezipitazio Faltagatiko Ezohiko Laguntza da eta 4.958.469,00 euroko balioarekin. Kasu honetan, Jaurlaritzak finantzatuko du osorik eta beharrezkoa izanez gero, %40raino handitu ahal izango da.
Laguntzak haragi-behi, esne-behi, ardi, ahuntz eta zaldi aziendako ustiategietara bideratuko dira eta ereiteko eta kontsumorako patata, babarrun, ekilore, sagardotarako sagar eta arto ekoizleengana ere. Dirulaguntzen onuradunek gehienez 15.000 euro eta gutxienez 300 jaso ahalko dituzte. Laborariek kaltetutako eremuaren arabera jasoko dute laguntza.
Arrantzaleen kasuan, berdelaren arrantzaren mende dagoen flota txikienarentzat izango dira. 2026an izandako emaitza txarrak konpentsatzeko helburuarekin 430.650 euroko laguntza prestatu da. Eskifaiako kide bakoitzak 825 euro jasoko ditu, eta enpresako 10.000 euro izango dira gehienez. Neurri honek Gipuzkoako eta Bizkaiko 73 ontziri eragingo die. Arrantzako gasolioarentzako laguntza osagarri bat aztertzen ari da Jaurlaritza. Laguntza hori gaur egun Espainiako Gobernuak ematen duenaren osagarri litzateke.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta