• EKONOMIA
  • Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati

Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati

510 etxebizitza hauek alokairuko babes publikoa 2028ko azaroan galtzeko arriskua zuten. Eusko Jaurlaritzak lortutako akordioari esker, babes publikoa mantendu egingo da

Benta Berriko bizilagunen protesta | Argazkia : Kaleratzeak Stop
Benta Berriko bizilagunen protesta | Argazkia : Kaleratzeak Stop
2026ko urriaren 21a - 10:59
Eg. 2026ko urriaren 21a - 11:39

Eusko Jaurlaritzak Testa Homes sozietatearekin akordioa lortu du Donostiako Benta Berri auzoko 510 etxebizitzen inguruan. Blackstone inbertsio funtsaren filial bat da Testa Homes eta etxebizitza hauek 2016 urtean erosi zituen. Erosketa horren ondorioz, etxebizitza hauek 2028ko azaroan babes publikoa galtzeko arriskua zuten eta merkatu librera aterako ziren. Eusko Jaurlaritzak egin duen erosketa honen ostean, kalifikazio hori mantenduko da.

 

Salerosketa 100 milio euroren truke itxi dute, etxebizitza bakoitzeko 196.000 euro gutxi gorabehera. Eusko Jaurlaritzaren eta Testa Homesen arteko salerosketa-kontratua urte honen amaierarako sinatzea aurreikusten da. Lehenengo aldia da Estatuan mota honetako erosketa bat egiten dena. Eusko Jaurlaritzak inbertsio-funts bati etxebizitza pakete handi bat erosten dion lehen gobernua da.

Etxebizitza hauen bizilagunek urteak daramatzate egoera hau salatzen eta asko bere kontratuaren amaieraren beldur ziren. Egoera honen aurka borrokatzeko, bizilagunek Alokairu elkartea sortu zuten eta Kaleratzeak Stop egitasmoaren babesa izan dute. Jon Insausti Donostiako alkateak erosketa hau eskertu egin du eta Kaleratzeak Stop taldeak Benta Berriko bizilagunak zoriondu ditu.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain