• EKONOMIA
  • Eusko Legebiltzarrak industria bultzatzeko 1.000 milioi euroko zor gehigarria onartu du

Eusko Legebiltzarrak industria bultzatzeko 1.000 milioi euroko zor gehigarria onartu du

Finantzen Euskal Institutuak kudeatuko du diru hori. Industria dinamizatzea eta enpresen errotzea izango du helburu

Noel d'Anjou, gaur, Legebiltzarrean | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Noel d'Anjou, gaur, Legebiltzarrean | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2025eko maiatzaren 22a
Eg. 2025eko maiatzaren 22a

Eusko Legebiltzarrak aurrekontuak aldatzeko lege-proiektua onartu du gaur, Eusko Jaurlaritzari zorpetze gehigarri bat ahalbidetzeko, lurraldean eraldaketa industrialari lotutako inbertsioak finantzatzeko. Zorpetze hori 1.000 milioi euroko izango da eta aurten eta 2016an erabili ahalko du Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuak kudeatuko duelarik.

 

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute, PP eta Sumar abstenitu egin dira, eta Voxek aurka bozkatu du. Noel D' Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak zehatu duenez, “zorpetzeko ahalmen gehigarri hori izatea proposatzen dugu, sortzen diren aukerak aprobetxatzeko, betiere, berriro diot, Euskadiren interes orokorraren defentsan. Jarduera ekonomikoaren sorrera babestea funtsezkoa delako. Ez badugu defendatzen, ez da aberastasunik birbanatuko, eta ez ditugu aurrean ditugun erronka handiei heltzeko behar diren baliabide publikoak izango: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna edo gizarte babesa”.

Zorpetzeari dagokionez, Ogasun sailburuak adierazi du EAE zor publiko txikiena duten erkidegoen artean dagoela, BPGarekiko %11,6rekin (autonomia-erkidegoen batez bestekoa baino hamar puntu gutxiago).

 

Hala, 1.000 milioi euroko finantzazio honekin hiru helburu nagusi bete nahi dira: industria “dinamizatzea”, enpresen errotzea sendotzea eta EAE “erreferente bihurtzea ezagutzaren eta energiaren azpiegituretan”