• EKONOMIA
  • Euskotreneko sindikatuek lanuzteak deitu dituzte

Euskotreneko sindikatuek lanuzteak deitu dituzte

Egungo zuzendaritzari planifikazio eza leporatzen diote eta kalitatezko zerbitzu bat emateko langile gehiago kontratatu behar direla eskatzen dute. 50.000 erabiltzaileei eragin diezaieke grebak

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko uztailaren 19a
Eg. 2023eko uztailaren 19a

ELA, Independenteak, ESK eta CGT sindikatuek lanuzteak deitu dituzte biharko Euskotrenen zerbitzuetan. Goizeko 7etatik 9etara eta arratsaldeko 18etatik 20etara egingo dituzte lanuzteak pertsonal falta dagoela salatzeko, eta Euskotrenen 50.000 erabiltzaileri eragin diezaieke.

 

Sindikatuen arabera, “egungo zuzendaritzaren planizifikazio eza eta kalitatezko zerbitzu bat emateko beharrezko pertsonal nahikoaren kontratazio falta” dira lanuztea deitzeko arrazoi nagusiak. Era berean, gau eta jai egunetan segurtasuneko langileen falta ere badagoela salatu dute, eta egunero geltokiko zerbitzuen %25 ere ez dela betetzen.

Euskotrenek eskaintzen dituen zerbitzu guztiei eragingo die grebak: trenari, tranbiari, autobusari eta funikularrari, hain zuzen.