• EKONOMIA
  • Fabrikazio Gehigarriko Europako Batzordeko presidente izendatu dute Virgilio Garcia

Fabrikazio Gehigarriko Europako Batzordeko presidente izendatu dute Virgilio Garcia

Garcia ADDIMAT fabrikazio gehigarrian diharduten enpresak biltzen dituen elkarteko lehendakaria da egun

Virgilio Garcia, ADDIMAT elkarteko presidentea | Argazkia: AFM Cluster
Virgilio Garcia, ADDIMAT elkarteko presidentea | Argazkia: AFM Cluster
2025eko ekainaren 26a
Eg. 2025eko ekainaren 26a

Virgilio Garcia CECIMOren Fabrikazio Gehigarriko Europako Batzordeko presidente berria izendatu dute. CECIMO fabrikazio teknologien Europako elkartea da, eta sektorearen ahots gisa jarduten du nazioartean.

 

Makina-erremintaren Europako fabrikatzaileen interesak defendatzen 50 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du CECIMOk, eta 2015ean estrategia zabaldu zuen, merkatuan sortzen ari ziren teknologia industrialen garapenari laguntzeko, hala nola fabrikazio gehigarriari, horretarako sail bat eta ekipo zehatz bat sortuz.

Fabrikazio Gehigarriaren Europako Batzordea 2018an sortu zen, CECIMOren babespean, eta Europan fabrikazio gehigarriko teknologien industria-onarpena bizkortzea du helburu. Bada, erakunde honen presidente izendatu dute Garcia, zeina ADDIMAT fabrikazio gehigarrian diharduten enpresak biltzen dituen elkartearen lehendakaria den egun.

 

Europako batzorde honek fabrikazio gehigarriaren industrializazio eraginkorrerako funtsezkoak diren arloetan lan egiten du, besteak beste, Europarako arau-esparru egokia garatzea, lan- indarraren gaikuntza eta kualifikazioa, nazioarteko merkataritza eta fabrikazio gehigarriaren sektoreko datu eta estatistika espezifikoak biltzea eta aztertzea.