Frantziako gobernuak dekretu bidez onartuko du erretreten erreforma

Asanblearen erabakia alde batera utzi, eta erabakia iragarri du Elisabeth Borne lehen ministroak

frantzia hemicycle frantzia hemicycle

Sorpresarik gabe, Senatuak Frantziako erretreten erreforma onartu du goizean, 193 aldeko boz eta 114 kontrako jasota. Arratsaldean igaro behar zen neurria Asanbleatik, eta hiru agertoki posible ziren: Asanbleak neurria atzera botatzea, txarrena segur aski Frantziako gobernuarentzat; Asanbleak neurria onartzea, onena gobernuarentzat; eta erdibidekoa, Asanblearen oniritzia alde batera utzi eta legea zuzenean onartzea, azken urtean hamar aldiz erabilitako Konstituzioko 49.3 artikuluaz baliatuta. Azken horri helduta egin du azkenean aurrera erretreten erreformak, nahiz eta gobernuak esan bide hori ez zutela erabiliko.

Dagoeneko agerikoa zen sumin soziala areagotzea harago —mobilizazioek aurrera jarraitzea aurreikusi dute sindikatuek—, hartutako erabakiak bidea zabaltzen dio zentsura mozioari. Horrek aurrera egiteko bihar arratsaldea baino lehen aurkeztu beharko dute alderdiek proposamena

Erreforma berriak 62 urtetik 64ra atzeratuko du erretiro adina, modu progresiboan, irailaren 1etik aurrera. Horrekin batera, kotizazio urteak 42 urtetik 43ra igarotza aurreikusten dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK