Frantziako Gobernuak ez du erretretaren erreforma atzera bota

Ordubete iraun du Elisabeth Borne lehen ministroaren eta sindikatuen arteko bilerak, baina ezerezean geratu da

Frantzian erretreta erreformaren aurkako hamabi protesta egun izan dira dagoeneko | Argazkia: Europa Press Frantzian erretreta erreformaren aurkako hamabi protesta egun izan dira dagoeneko | Argazkia: Europa Press

Ordubeteko bilera izan da baina minutu gutxian amaitutzat eman zitekeen Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak zortzi sindikatuen buruekin egin duen bilera, bakoitzak bereari heldu diolako. Parisko Gobernuak elkarrizketa sozialari ekin nahi dio, baina itxi egin du erretretaren erreformaren gaia, sindikatuei interesatzen zaiena.

Hala ere, egoera alda liteke oraindik, apirilaren 14an emango baitu Frantziako Kontseilu Konstituzionalak erreformari buruzko epaia. Bitartean, lehen ministroak testua atzera bota nahi izan ez duela eta, sindikatuek biharko deituta dituzten protesta ekintzetan modu masiboan parte hartzeko deia luzatu dute. Pentsioen erreforma atzera botatzea eskatzeko hamaikagarren mobilizazio eguna izango da.  

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK