• EKONOMIA
  • Europako funtsetatik 3.474 milioi euro jaso ditu EAEk

Europako funtsetatik 3.474 milioi euro jaso ditu EAEk

Onuradunen %47 mikroenpresak eta enpresa txiki zein ertainak izan dira

3.291 milioi esleitu zaizkie jada 22.901 onuradunei | Argazkia: iStock
3.291 milioi esleitu zaizkie jada 22.901 onuradunei | Argazkia: iStock
2025eko otsailaren 24a
Eg. 2025eko otsailaren 24a

2024ko abenduaren 31ra arte EAEk 3.474 milioi euro jaso ditu Europako Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoaren funtsetatik. Horietatik 1.301 milioi euro Espainiako Estatuak esleitu ditu, zeinak autonomia erkidegoek kudeatu dituzten. Beste 1.922 milioi euro Espainiako Estatuak kudeatu ditu; gainerako 252 milioi euroak, aldiz, kudeaketa autonomikoa izan dute.

 

Onuradunei dagokienez, funtsen ia erdia (%47) mikroenpresek eta ETEek (enpresa txiki eta ertainak) jaso dute, eta %28 enpresa handiek; onuradunen %13 aldi baterako enpresa elkarteak izan ziren, %9 fundazioak, eta %4 familiak.

3.474 milioi euroetatik 3.291 milioi esleitu zaizkie jada 22.901 onuradunei. Lurraldeka, %12 jaso du Arabak (ia 339 milioi euro), %31 Bizkaiak (1.029 milioi euro) eta %24 Gipuzkoak (797 milioi euro).

 

Datu horiek guztiak aurkeztu ditu gaur Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordearekin batera. Torres “harro” agertu da funtsen kudeaketarekin, eta gogorarazi du EAE Espainiako Estatuko “Erresilientzia Mekanismoaren funtsak egikaritzeko tasa handiena duten hiru autonomia erkidegoen artean” dagoela, %76ko tasarekin.