• EKONOMIA
  • Gaindegia behategiko lehendakari Iñaki Dorronsoro zendu da

Gaindegia behategiko lehendakari Iñaki Dorronsoro zendu da

Eusko Ikaskuntzako lehendakaria ere izan zen zortzi urtez

Argazkia: Gorka Rubio | Foku
Argazkia: Gorka Rubio | Foku
2026ko ekainaren 22a - 10:01
Eg. 2026ko ekainaren 22a - 10:10

Iñaki Dorronsoro Plazaola zendu da. 2022ko urritik zen Dorronsoro Euskal Herriko Gaindegia behategi sozioekonomikoko lehendakaria, eta aurrez zortzi urtez Eusko Ikaskuntzako lehendakaria ere izan zen. 

 

Dorronsoro Ataunen jaio zen, 1947. urtean, eta industria ingeniaritzan doktorea izanik, Mondragon taldeko kooperatibetan hasi zen lanean, izan Laboral Kutxaren sorreran, baita LKS aholkularitzarenean ere. Berria egunkariko lehen Administrazio Kontseiluko kidea ere izan zen, eta 2007an sortu zenetik Jakiunde euskal akademiako kidea izan da.