• EKONOMIA
  • Galindo erreka-ahoko (Barakaldo) nasa berrituko da

Galindo erreka-ahoko (Barakaldo) nasa berrituko da

Nasak berreskuratzeko lanak lizitaziora atera ditu Bilbao Ría 2000 sozietate publikoak

Galindo erreka-ahoa | Argazkia: Bilbao Ría 2000
Galindo erreka-ahoa | Argazkia: Bilbao Ría 2000
2025eko apirilaren 15a
Eg. 2025eko apirilaren 15a

Urban-Galindo izeneko proiektuaren baitan, urrats berria emango da Barakaldon: berritu egingo dira Galindo erreka-ahoan dauden nasak; hori egiteko lanak lizitaziora atera ditu Bilbao Ría 2000 sozietate publikoak. Pausoa emateko akordiora iritsi dira Portuko Agintaritza, Barakaldoko Udala eta sozietate publikoa bera.

 

Zehazki, Bilboko portuko dartsenaren eta Galindo erreka-ahoaren arteko 260 metroko nasa berrituko da, eta horretarako 4,5 milioi euro erabiliko dira (BEZ aparte). Izan ere, nasak “oso hondatuta” daude. Aurrera begira, etorkizunean itsasontziak porturatzeko eta horietara ontziratzeko aukera emango dela aurreikusi dute.

Urban-Galindo inguru aldean duela gutxi inauguratu zen Zamalanda-Itsasadarreko Parkea; orain, nasak berritzearekin batera, Zamalanda parkea garatzen jarraituko da (bigarren faseari ekingo zaio) eta Erandiorekin lotura egiten duen oinezko pasabidea ere eraikiko da, zeina bizikletan paseatzeko ere “aproposa” izango den.