• EKONOMIA
  • Garapenerako Lankidetzarako Laguntzen deialdia abiarazi du Kutxa Fundazioak

Garapenerako Lankidetzarako Laguntzen deialdia abiarazi du Kutxa Fundazioak

Gehienez 20.000 euro emango dira proiektu edo erakundeko

Argazkia: Kutxa Fundazioa
Argazkia: Kutxa Fundazioa
2026ko irailaren 14a - 11:19

Kutxa Fundazioak, Kutxabankeko langileen elkarteak (Denon Artean DAD) eta Kutxako erretiratuen eta pentsiodunen elkarte Jubikutxak Garapenerako Lankidetzarako Laguntzen deialdia jarri dute martxan. Egitasmoaren helburua da “Hego Globaleko komunitateen bizi-baldintzak hobetzen lagunduko duten proiektuak babestea”.

 

Gobernuz kanpoko erakundeek eta egoitza fiskala Gipuzkoan duten hirugarren sektore sozialeko erakundeek parte har dezakete deialdian. Halaber, laguntza horien bidez, pobrezia desagerraraztea, osasuna, hezkuntza, emakumeen eta neskatoen ahalduntzea, oinarrizko azpiegituretarako sarbidea eta saneamendua, garapen ekonomikoa, kultura edo larrialdi humanitarioei arreta ematea bezalako arloei lotutako proiektuak lagunduko dira.

“Garapenerako lankidetza funtsezko tresna da aukerak sortzeko, desberdintasunak murrizteko eta komunitateak indartzeko. Deialdi honen bidez, lanean diharduten eta Gipuzkoan benetako inpaktu iraunkorra duten proiektuak bultzatzen dituzten erakundeei laguntzen jarraitu nahi dugu”, adierazi du Garbiñe Etxezarreta, Kutxa Fundazioko Garapen Lankidetzarako Laguntzen arduradunak.

 

Gehienez 20.000 euro emango dira proiektu edo erakundeko. Eskaerak aurkezte epea zabalik da, urriaren 15era arte. Deialdiaren ebazpena 2026ko azaroaren 20an egingo da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain