Iñaki Arriola Garraio sailburuak adierazi duenez, garraio publiko osoan %50eko deskontua ezartzearen alde egin dute euskal erakundeek Euskadiko Garraio Agintaritzaren bileran. Espainiako Gobernuak Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko onartu berri duen dekretua Euskadin nola aplikatu erabakitzeko bilera horretan izan dira, Garraio sailburuaz gain, Pedro Marco sailburuordea eta EAEko hiru aldundietako eta Eudelgo ordezkariak. Bertan erabaki dute Espainiako Gobernuaren %30eko laguntzari gainerako %20a gehitzea, deskontua Euskadin %50ekoa izan dadin. "Hiru lurralde historikoetan Euskotrenen hobaririk handiena lortzea erabaki dugu", azaldu du Arriola sailburuak eta azpimarratu du gainerako operadoreek ere "topera iristeko asmoa" dutela eta horretarako "lanean" dihardutela. Hala, irailetik aurrera garraio publikoa erabiltzen duten pertsonek erdi prezioan izango dituzte txartelak.
%20ko deskontu gehigarri horrek guztira 14.000 milioi euroko kostu gehigarria suposatuko luke. Hala ere, sailburuaren hitzetan, “Euskal Herritarrei mesede egingo dien neurri soziala” denez, horren alde egingo dute.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta