• EKONOMIA
  • Gazteek aukera dute oraindik ere atzerrian praktikak egiteko beka eskatzeko

Gazteek aukera dute oraindik ere atzerrian praktikak egiteko beka eskatzeko

Basque Global Industry —orain arte Global Training izenez ezaguna— beka eskatzeko azken eguna irailaren 21a izango da

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 9a - 13:09
Eg. 2026ko irailaren 9a - 13:13

Atzerriko unibertsitate, ikerketa zentro eta erakundeetan praktikak egin nahi dituzten gazteek —30 urtetik beherakoek—aukera dute oraindik ere Basque Global Industry beketan izena emateko. Orain arte Global Training izenez ezagutu diren dirulaguntza hauen xedea da unibertsitate zein goi mailako lanbide heziketa graduko titulua duten gazteei aukera eskaintzea nazioartean sei hilabetez praktika ordainduak egiteko.

 

Praktikaldiek 6 eta 12 hilabete artean irauten dute, 2026ko urritik hasi eta eta 2027ko urtarrilera bitartean egingo dira, eta parte-hartzaileek 1.785 euroko ordainsari finkoa jasotzen dute hilabetero, herrialdea edozein izanik ere. Praktikaldia hasi baino lehen 40 eta 60 ordu arteko prestakuntza eskaintzen zaie bekadunei. Unibertsitate edo goi-mailako lanbide heziketako titulua izateaz gain, beka eskuratzeko B1 (lanbide heziketakoen kasuan) edo B2 (unibertsitatekoen kasuan) ingeles maila dutela frogatu beharko du praktikaldia egin nahi duen orok. 

Irailaren 21 izango da izena emateko azken eguna, eta guztira 80 beka esleituko dira.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain