Genero berdintasunak eragina du industriaren lehiakortasunean, Spriren arabera

Langileen %21 baino ez da emakumea EAEko industria sektorean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Sprik metodologia bat garatu du industria arloko enpresen berdintasun mailaren eta euren lehiakortasunaren artean dagoen erlazioa aztertzeko. Emaitzen arabera, berdintasun indize handiagoa izateak zerikusia du lehiakortasun handiagoa izatearekin. “Genero berdintasuna ez da soilik giza eskubide kontu bat, funtsezkoa da industria lehiakortasuna bermatzeko orduan ere”, azaldu dute Spriko ordezkariek.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria sektorean, langileen %21 baino ez da emakumea, eta Spriren metodologia hori bertako 500 industria enpresetan probatu da.  

Metodologiari jarraiki, enpresa parte hartzaile guztiek kalkulatu dituzte euren berdintasun eta lehiakortasun indizeak. Azken horretarako, hainbat datu hartu dituzte kontuan, besteak beste, enpresaren nazioartekotze maila, izaera berritzailea eta fakturazioan nahiz enpleguan izandako hazkundeak. Berdintasun indizea kalkulatzeko, berriz, aintzat hartu dituzte sail eta postu bakoitzean (segregazio horizontala eta bertikala) dauden emakumeen portzentajeak, kontziliaziorako neurriak eta berdintasunarekiko konpromisoa.

Sprik jakitera eman duenez, aztertutako laginetan puntuazio hobea lortu dute berdintasunaren alde egiten duten enpresek.  

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK