• EKONOMIA
  • Ia 32 milioi euro banatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko dirulaguntzetan

Ia 32 milioi euro banatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko dirulaguntzetan

Hala nola, berrikuntza, ekintzailetza eta talentua sustatzeko erabili diren laguntzek 1.862 onuradun izan dituzte

Unai Andueza diputatua | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Unai Andueza diputatua | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
2026eko urtarrilaren 23a - 14:13

2025eko Laguntzen eta Dirulaguntzen Programaren emaitzak aurkeztu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak, zeinaren bitartez ia 32 milioi euro mobilizatu ziren pasa den urte osoan zehar. Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak aurkeztu ditu datuak, eta adierazi du balorazioa “oso positiboa” izan dela, “bai kuantitatiboki, bai kualitatiboki”.

 

Programaren zuzkidura osoa 2024koa baino %2,9 handiagoa izan zen, eta orotara 1.862 onuradun izan zituen. Laguntzen gehiengoa (%90) ETEtara bideratu zen, zeinak, Anduezaren esanetan, “lurraldeko ekonomiaren eta ongizatearen oinarria” diren.

Aurrekontu orokorra zenbait eremutan banatu da, eta diruaren zati handiena, 9,50 milioi euro, berrikuntzara bideratu da. 6,27 milioi euro erabili dira “pertsonetarako eta talenturako”, 6,77 milioi lehiakortasuna sustatzeko, 3,28 milioi sustapen ekonomikorako, 2,66 milioi euro digitalizaziorako eta 4,0 industriarako, 1,79 milioi jasangarritasunerako, eta, azkenik, 1,65 milioi euro ekintzailetzarako.

 

Dirua lurralde osoan zehar banatu da, baina eskualde bakoitzeko enplegatu-kopurua kontuan hartuta, diru gehiago banatu da Urola Erdian, Urola Garaian eta Tolosaldean.