• EKONOMIA
  • Multinazionalen mozkinen %15eko tributazioaren foru araua onartu da Gipuzkoan

Multinazionalen mozkinen %15eko tributazioaren foru araua onartu da Gipuzkoan

Espero da araua Gipuzkoako Batzar Nagusietan urtea amaitu baino lehen onartzea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza, Donostiako Gipuzkoa plazan | Argazkia: EnpresaBIDEA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza, Donostiako Gipuzkoa plazan | Argazkia: EnpresaBIDEA
2025eko urriaren 6a - 11:36

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarrien foru araua onartu berri du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak. Prentsa oharrean jakinarazi dutenez, araudi autonomoko zerga Itundua da, zeinak ezartzen duen talde multinazionalen eta talde nazional handien mozkinen gaineko %15eko gutxieneko tributazio globala.

 

Hala, talde nazional edo multinazional handiak osatzen dituzten erakundeei ezarriko zaie zerga, hori bai, 750 milioi euro edo gehiagoko negozio zifra izanez gero. Foru araua Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu beharko da, aurreikuspenen arabera, urtea amaitu baino lehen; Europako Kontseiluaren 2022/2523 Zuzentarauaren baitakoa da zerga.