• EKONOMIA
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.400 milioi eurotik gorako aurrekontu proiektua aurkeztu du 2027rako

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.400 milioi eurotik gorako aurrekontu proiektua aurkeztu du 2027rako

2026an baino 137 milioi gehiago aurreikusi dira, hau da, %10eko igoera izan du aurrekontu proiektuak

GFAko 2027ko aurrekontuak | Argazkia: utzitakoa
GFAko 2027ko aurrekontuak | Argazkia: utzitakoa
2026ko urriaren 29a - 13:30
Eg. 2026ko urriaren 29a - 14:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2027ko aurrekontu proiektua aurkeztu du. 1.433 milioi euroko zuzkidura aurreikusi dute, 2026an baino 137 milioi gehiago, hau da, %10eko igoera eman da. Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak azaldu du igoera honi esker "ziurtasuna eta etorkizunerako konfiantza eskaini nahi dizkio foru erakundeak Gipuzkoako gizarteari".

 

Proiektuak hiru lehentasun nagusitan jarri du arreta: kalitatezko zaintza bermatzeko azpiegitura sozial berritzaileak sustatzea; enpresa sarea indartzen eta etorkizuneko industria garatzeko lanean aurrera egitea; eta klima-aldaketaren aurreko erresilientzian urrats berriak ematea.

Inbertsio sozial eta ekonomikoen artean, adineko lau egoitza berri sustatuko dira Deban, Iraurgin, Buruntzaldean eta Donostialdean. Lau egoitza horietako bat aitzindaria izango da Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonentzako arreta espezializatuan.

 

Ekonomia Sustapeneko alorrean, 4 milioi eurorekin, Biofoundry bio-zientzien poloa sustatuko dute Irungo Aduana eraikinean.  Mubil Mugikortasun Jasangarri eta Adimentsuko Zentroa handitzeko proiektua gauzatuko da eta eraikin berri bat egingo da, horretarako 6,2 milioi behar izango dira. Teknologia kuantikoak bultzatzeko 2 milioi bideratuko dira. Bestalde, ETEen errotzea, lehiakortasuna eta talentua indartzeko laguntza-planaren aurrekontua 32,5 milioi eurora arte zabalduko da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain