Gipuzkoako Foru Aldundiak ia bi milioi euro bideratuko ditu enpresak sortu eta garatzen laguntzeko

Dirulaguntza horien helburua enpresen barne ekintzailetza sendotzea eta lehiakortasuna indartzea izango da

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea, Irune Berasaluze | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea, Irune Berasaluze | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresak sortu eta garatzeko dirulaguntza jarri du martxan eta guztira 1.874.200 euro bideratuko ditu.

Irune Berasaluze foru bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, deialdi hau hiru laguntza-ildotan banatzen da: enpresa sortzeko prozesuan dauden enpresa-proiektuei laguntzea, Txekin deiturikoa, 175.000 eurorekin; emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei laguntzea, Emekin, 291.200 eurorekin; eta oinarri teknologikoko enpresak edo berritzaileak sortzeko laguntza, Txekintek-Barnetekin, 1.408.000 eurorekin.

Berasaluzeren esanetan, laguntza horiek hiru helburu nagusi dituzte. Batetik, "enpresen barne ekintzailetza sendotzea, lehiakortasuna indartzea, negozio-aukera berriak sortzeko", eta, bestetik, "ekintzailetza aurreratua indartzea".

Gogorarazi duenez, iaz 237 enpresa sortu ziren deialdi honen babesarekin, eta horietatik 106 emakumeek sustatutakoak izan ziren.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK